Apirilak 28 – 9:30 > 12:30 Hs

IRAKASKUNTZA ARTISTIKOAK. Iraupen osoa 2:30 Hs. Zuzenean streaming bidez.

Parte-hartzaileak:

Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola
KUNSTHAL – IED Bilbao Goi Mailako Diseinu Zentroa
9:30 > 10:00

Hari-instrumentuak eskuz egitea (biolinak, biolak edo biolontxeloak)

BELE Bilboko Euskal Lutheria Eskola (1986an sortu zen, eta Espainian dagoen lutheria eskola bakarra da.)

  • ZER IRAKASTEN DUGU?
    Harizko instrumentuak eskuz egiten, esate baterako biolinak, biolak edo biolontxeloak. 
  • NORENTZAT DA?
    Artisau bokazioa duten, musika gustatzen zaien eta luthier ofizioa maite duten guztientzat.
  • ZELAN?
    Duela gutxi eguneratu den ikasketa plan batekin, ibilbide luze batekin (1986tik), eta Bilboko Kontserbatorioan dauden instalazio paregabeetan.
  • TITULAZIOA
    Lutheriako irakaskuntza ez-arautuaren iraupena 3 ikasturtekoa da, guztira 3.000 ordu
    PRAKTIKAK egingo dituzu lutheria tailer profesional batean, eta ERASMUS beka eskatu ahal izango duzu atzerrian praktikak egiteko.

Ekitaldiaren Bideoa

10:00 > 10:30

Musika

MUSIKENE Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia

Musikene Eusko Jaurlaritzak 2001-2002 ikasturtean sortutako Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegi bakarra da, eta musikako gradu eta masterreko ikasketa ofizialak ematen ditu.

  • ZER IRAKASTEN DUGU?
    Musikako gradu eta masterreko prestakuntza kualifikatua, interpretazioari – klasikoa eta jazz-, konposizioari, zuzendaritzari, pedagogiari eta mediazioari buruzko eremuetan.
  • NORI ZUZENDUTA DAGO?
    Musikako profesionalak izan nahi dutenei.
  • ZELAN?
    Musikako Graduko arte-ikasketak 4 ikasturtetan daude egituratuta, eta guztira 240 ECTS kreditu dituzte (60 urtean).
    Masterrak bi motatakoak dira: Interpretazio klasikoa, Musika Garaikidearen Sorkuntza eta Mediazioa, Kudeaketa eta Zabalkundea 120 ECTS kreditu dituzte, 2 ikasturtetan egituratuta daude, eta Orkestra Ikasketa eta Jazz Interpretazio Masterrek 60 ECTS kreditu dituzte eta ikasturte batean egiten dira.
    TITULAZIOA
    Gradu titulazioa. Bost master ofizialek MECESeko (Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparrua) 3. mailako eta EQFko (Kualifikazioen Europako Esparrua) 7. mailako titulazioa dute.
10:30 > 11:00

Arte Dramatikoko

DANTZERTI Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola

  • ZER IRAKASTEN DUGU?
    Ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa ematen diegu, eta etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzen dugu. 
  • NORENTZAT DA?
    Profesionalak izan nahi dutenak, eta horrenbestez, lan egiteko itxaropena dutenak. Mota honetako ikasketak egiteko gaitasuna eta borondatea duten ikasleei zuzenduta dago, ikasketek konstantzia eta dedikazioa eskatzen baitute.
  • NOLA?
    Arte dramatikoko goi mailako irakaskuntza artistikoa 4 ikasturtetan egituratuta dago. Guztira 240 kreditu ditu, (60 urteko). 
  • TITULAZIOA
    Ikasketak amaitzerakoan, titulazio ofiziala lortuko duzu, ondorio guztietarako gradu baten parekoa, eta laneratzeko tresnak emateaz gain, irakaskuntza artistikoko zentroetan irakatsi ahal izango duzu.
    ERASMUS beka ere eskatu ahal izango duzu atzerrian praktikak egiteko.

Ekitaldiaren Bideoa

Ekitaldiaren Bideoa

11:00 > 11:30

Dantza

DANTZERTI Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola

  • ZER IRAKASTEN DUGU?
    Ikasleei kalitatezko formazio artistikoa ematen diegu, eta etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzen dugu.
  • NORENTZAT DA?
    Profesionalak izan nahi dutenak, eta horrenbestez, lan egiteko itxaropena dutenak. Mota honetako ikasketak egiteko gaitasuna eta borondatea duten ikasleei zuzenduta dago, ikasketek konstantzia eta dedikazioa eskatzen baitute.
  • ZELAN?
    Dantzako goi mailako irakaskuntza artistikoa 4 ikasturtetan egituratuta dago. Guztira 240 kreditu ditu, (60 urteko). 
  • TITULAZIOA:
    Dantzako Goi Mailako iraskuntza artistikoa diziplina honetan titulazio ofiziala ematen duen bakarra da. Goi mailako irakaskuntza artistikoen tituluak laneratzeko tresnak emateaz gain, irakaskuntza artistikoko zentroetan irakasteko aukera emango dizu, graduaren baliokidea den titulua baita ondorio guztietarako. 
    ERASMUS  beka ere eskatu ahal izango duzu atzerrian praktikak egiteko.
11:30 > 12:30

Diseinuaren Irakaskuntza Artistikoa

IED Kunsthal Bilbao KUNSTHAL Euskadiko goi mailako diseinu zentro pribatu bakarra (1997an sortua) eta Instituto Europeo di Design, 50 urte baino gehiagoko historia duen eta munduko 12 hiritan dagoen diseinu network internazionala, elkartzearen emaitza da.

  • ZER IRAKASTEN DUGU?
    Formazio kualifikatua ematen dugu diseinuko ondoko arloetan: diseinu grafikoa, barne diseinua, moda diseinua eta produktuaren diseinua.
  • NORENTZAT?
    Bertuteetan gehiago sinesten dugu akatsetan baino. Gure formazioa humanista dela esaten dugu, persona bakoitzarentzat egiten dugulako. Etorkizunean diseinatzaile izango den horrek duen berezitasuna identifikatzen saiatzen gara, ikasle bakoitzaren indarguneak zeintzuk diren ikusi, eta indartu.
    Gure ikasle eta etorkizuneko profesionalei izaera berezi bat ematen saiatzen gara: gure kunsthaleroak dira (kunsthalero hitza kostalerotik edo lepakaritik dator, hau da, esfortzua, erresistentzia, sakrifizioa eta fedea behar dira).
    Orientazio gida bezala, bertute nagusien zerrenda adierazten dugu: azkartasuna, neurrikoa izatea, lana, ikastea, burugogorra izatea, kemena… Pintoreak bezeroari erretratoa eman zionean, esan zion bezala: “eta orain, horren antza hartu”.
  • NOLA?
    Ematen ditugun diseinu espezialitate guztiek 4 ikasturte dituzte, guztira 240 kreditu, praktikak atzerrian eta ikasketa amaierako lana. ERASMUS beka ere eskatu ahal izango dugu atzerrian praktikak egiteko.
  • TITULAZIOA
    Ofiziala, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ematen duena, eta master eta doktorego ikasketetarako bidea ematen duena.

Ekitaldiaren Bideoa