Nola parte hartu

FORMAZIO ZENTRO BATEKO IRAKASKUNTZAKO PROFESIONALA BAZARA 

INTERESATZEN ZAIZKIZUN INFORMAZIO SAIOETAN IZENA EMAN.

Bete dagokion eguneko izen-emate orria  (gogoratu parte hartu nahi duzun egun bakoitzeko bat bete beharko duzula).
Izen-emate orria bidali ondoren, mezu elektroniko bat jasoko dugu konfirmazioarekin. Mezu horretan lotura bat egongo da, aukeratutako egunean online saioetara konektatu ahal izateko.
Aukeratu duzun online ekitaldia baino egun batzuk lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu ekitaldiaren eguna eta ordua gogorarazteko.

EKITALDIAREN EGUNEAN, E-POSTAZ BIDALI DIZUGUN LOTURA ERABILI KONEKTATZEKO.

Aukeratutako online ekitaldia hasi baino bost minutu pare bat lehenago konektatzea gomendatzen dizugu.
Gogoratu ekitaldian zehar hizlariei galderarik egin nahi izanez gero, saio guztietan zabalik egongo den txata erabili beharko duzula horretarako. Ekitaldiko moderatzaileak hizlariari galderak helaraziko dizkio, eta azken honek amaieran erantzungo ditu.
Egun bakoitzaren amaieran mezu elektroniko bat jasoko dugu, parte hartu duzun ekitaldiaren inguruko zure balorazioa jakiteko.
BATXILERGOKO 1. EDO 2. MAILAKO IKASLEA BAZARA ETA HILAREN 28KO JARDUNALDIAN PARTE HARTU NAHI BADUZU

JARRI ZURE IKASTETXEKO ORIENTATZAILEAREN HARREMANETAN, ETA JARRAITU BERAK ADIERAZTEN DIZUN PROZEDURA.

Ekitaldia transmititzeko Zoom plataforma erabiliko dugu. Beraz, bi aukera dituzu:

a) Softwarea zure ordenagailuan deskargatzea. Instalatu ondoren, bidaltzen dizugun esteka aktibatzen duzunean, saioa hasteko adieraziko dizu.

b) Ez baduzu deskargatu nahi, bidali dizugun estekan Web nabigatzailea erabiltzeko aukera zabalduko da; zure izena adierazi eta “ez naiz robot bat” egiaztapenari erantzun besterik ez duzu egin behar.

Bi kasuetan prozesu erraza eta intuitiboa da.

Aukeratutako online ekitaldia hasi baino bost minutu lehenago konektatzea gomendatzen dizugu.

Zuen zain gaude!