Zornotza Azoka
Formatu 2021
Apirilak 27 – 28 – 29

Formazio eta Orientazio Azoka OnLine

Amorebieta-Etxano

Aurrekariak

Amorebieta-Etxanoko Udalak badaki formazioa eta enplegua elkarri lotuta dauden faktoreak direla, eta garrantzitsua eta beharrezkoa dela bi arloetan politika aktiboak garatzea. 2018an Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Sailak urtero Formazio eta Enplegu Azoka bat egitea pentsatu zuen. Hirugarren edizioa bertan behera utzi behar izan zen 2020ko martxoan, COVID19aren ondorioz.

Lehenengo ediziotik, Zornotzako Azoka haziz joan da, eta formazioaren sektorean erreferente izan nahi izan du, bere inguru hurbilean: Arratia eskualdea, Durangaldea, Urdaibai, Lea Artibai eta Galdako. 

Zoritxarrez, oraindik pandemia betean gaude. Horregatik, eta bigarren urtez jarraian azoka bertan behera ez uzteko, online azoka bat prestatzera animatu gara. Mugak muga, Formazio Azokak bizirik irautea da gure helburua, eta jakina, 2022ko martxoan azoka aurrez aurre egin ahal izateko itxaropena daukagu.

Online ekitaldia apirilaren 27, 28 eta 29an egingo dugu, eta mota honetako ekitaldi bat antolatzeak dakartzan muga eta baldintzetara egokitu behar izan dugu. Beste gauza batzuren artean, gure esfortzua bi talde nagusitara bideratu behar izan dugu:

Lurraldeko formazio zentroetako irakaskuntzako profesionalak (zuzendariak, ikasketa arduradunak eta orientatzaileak)
Neurri txikiago batean, ikasle talde batean, zehazki gure lurraldean dauden ikastetxeetan batxilergoko 1. eta 2. maila egiten ari diren ikasleak, ikasketa artistikoetan trebatzeko gogoa dutenak.

Egitaraua

27/4/2021

Apirilak 27
Zornotza Azoka: Sektorearekin partekatzeko ekitaldi bat

GAIA:

• Zornotza Azokaren misioa, helburua eta ikuspegia aurkeztu. Zer bokaziorekin sortu zen eta zer lortu nahi dugun.

• Demo baten aurkezpena, prestakuntzako web plataforma batean garatu beharreko irismen eta eduki posiblea jasotzen duena, lurraldean instalatutako hezkuntza-sektorerako (DBH – BATX – LH – HIZKUNTZAK – MUSIKA) tresna operatibo bihurtzera bideratuta.

• Txat irekia parte-hartzaileentzat

NORENTZAT:
– Zuzendariak
– Orientatzaileak
– Ikasketa arduradunak
Lurraldean dauden 67 HEZKUNTZA ZENTROTAKOAK (DBH, BATX, LH, Hizkuntzak, Musika) 

STREAMINGAREN IRAUPENA: 10:00 > 11:15

27/4/2021
28/4/2021

Apirilak 28
Irakaskuntza Artistikoak

GAIA:

• Arte-irakaskuntzen irakaskuntzako ikastetxe parte-hartzaileek zuzenean aurkeztuko dituzte ematen dituzten prestakuntza-espezialitateak. Sartzeko baldintzak, ikastaroen iraupena, espezialitate bakoitzean garatzen den prestakuntza-programa, lortutako titulazioak, irteera profesionalak eta abar azalduko dituzte.
  
• Txata parte-hartzaileentzat irekita egongo da, zalantzak argitzeko eta iruzkinak egiteko.

NORENTZAT:
• Batxilergoko 1. Eta 2. Mailako ikasleak
• Orientatzaileak
  
STREAMINGAREN IRAUPENA:  09:30 > 12:30

28/4/2021
29/4/21

Apirilak 29
LH. Gure lurraldeko protagonista nabarmena

GAIA:

• Oinarrizko LH: ezezagun handia
– Zer aukera dute ikasleek ez badute dbh-n jarraitu nahi?
– Nola orientatu ikasleak oinarrizko LH-RA

• Erdi Mailako eta Goi Mailako LH. Formazio aukera zabala deskubritzeko
– Erdi Mailako eta Goi Mailako LH eskaintza lurraldean
– Ikasleen esperientziak aurkeztuko dira. Ikasleek LHn izandako beren formazio ibilbide ez konbentzionalak kontatuko dituzte.

• Txat irekia parte-hartzaileentzat

NORENTZAT: 
• Orientatzaileak DBH (35) eta Batxilergoa (19) ematen duten ikastetxeetakoak. 
  
STREAMINGAREN IRAUPENA:  09:30 > 11:45

29/4/21

Nola parte hartu

FORMAZIO ZENTRO BATEKO IRAKASKUNTZAKO PROFESIONALA BAZARA 

INTERESATZEN ZAIZKIZUN INFORMAZIO SAIOETAN IZENA EMAN.

Bete dagokion eguneko izen-emate orria  (gogoratu parte hartu nahi duzun egun bakoitzeko bat bete beharko duzula).
Izen-emate orria bidali ondoren, mezu elektroniko bat jasoko dugu konfirmazioarekin. Mezu horretan lotura bat egongo da, aukeratutako egunean online saioetara konektatu ahal izateko.
Aukeratu duzun online ekitaldia baino egun batzuk lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu ekitaldiaren eguna eta ordua gogorarazteko.

EKITALDIAREN EGUNEAN, E-POSTAZ BIDALI DIZUGUN LOTURA ERABILI KONEKTATZEKO.

Aukeratutako online ekitaldia hasi baino bost minutu pare bat lehenago konektatzea gomendatzen dizugu.
Gogoratu ekitaldian zehar hizlariei galderarik egin nahi izanez gero, saio guztietan zabalik egongo den txata erabili beharko duzula horretarako. Ekitaldiko moderatzaileak hizlariari galderak helaraziko dizkio, eta azken honek amaieran erantzungo ditu.
Egun bakoitzaren amaieran mezu elektroniko bat jasoko dugu, parte hartu duzun ekitaldiaren inguruko zure balorazioa jakiteko.
BATXILERGOKO 1. EDO 2. MAILAKO IKASLEA BAZARA ETA HILAREN 28KO JARDUNALDIAN PARTE HARTU NAHI BADUZU

JARRI ZURE IKASTETXEKO ORIENTATZAILEAREN HARREMANETAN, ETA JARRAITU BERAK ADIERAZTEN DIZUN PROZEDURA.

Ekitaldia transmititzeko Zoom plataforma erabiliko dugu. Beraz, bi aukera dituzu:

a) Softwarea zure ordenagailuan deskargatzea. Instalatu ondoren, bidaltzen dizugun esteka aktibatzen duzunean, saioa hasteko adieraziko dizu.

b) Ez baduzu deskargatu nahi, bidali dizugun estekan Web nabigatzailea erabiltzeko aukera zabalduko da; zure izena adierazi eta “ez naiz robot bat” egiaztapenari erantzun besterik ez duzu egin behar.

Bi kasuetan prozesu erraza eta intuitiboa da.

Aukeratutako online ekitaldia hasi baino bost minutu lehenago konektatzea gomendatzen dizugu.

Zuen zain gaude!